lunes, 31 de octubre de 2011

Lemoizko Barnetegia

2.C klasea, urriaren 17an, Gasteiztik Lemoizko barnetegira joan ginen. Autobusez joan ginen, gure eskolako irakaslearekin, Elisabet. Bidaia luzea izan zen, baina oso dibertigarria. Hemendik goizeko bederatzietan autobusa atera zen eta horra hamarretan iritsi ginen. Lekua polita eta handia zen.

Lenengo egunean, begiraleak ezagutu genituen. Mikel eta Naroa deitzen ziren. Begiraleak oso majuak eta alaiak ziren. Etxea ikusi eta gero jolasten hasi ginen. Bapatean txakur bat agertu zen korrika. Zur deitzen zen eta begiraleena zen, Naroarena zehazki.

Asteartean hondartzera joan ginen, surfa, kayak eta body board egiteko. Oso ondo pastau genuen. Arratsaldean barnetegira bueltatu ginen.

Hurrengo egunean euria egin zuen eta etxean geratu behar izan genuen.

Ostegun arratsaldean zaldiekin ibiltzen egon ginen. Prakak eta zapatilak busti genituen lurra bustita zegoelako. Egun horretan ez zuen euririk egin. Gauean diskoteka izan genuen.

Ostirala azken eguna izan zen. Pena handia eman zigun hortik joateak. Euskera asko praktikatu genuen abesten eta hitz egiten.

Nire ustez esperietzia oso polia izan zen, berriz errepikatzeko. Talde bakar bat izaten ikasi genuen. Lehen azpitaldeak ikusten ziren, baina orain ez, talde bakar bat gara.
Argazkiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen 

AUPA 2.C!!